Zestoako Udalak ikurrina handi bat jarri du Laranjadi plazan. Plazaren erdi aldean, eserlekuen ondoan, ezarri zuten ikurrina ostiralean. Eskualdeko hainbat herritako plazetan daude ikurrinak zintzilik, eta Zestoan orain arte ez dute izan. "Zestoan ez genuen inon, eta bazen garaia, ezta?", esan du Josetxo Mendizabal alkateak.