Bihotz Uzkudunek egingo du Zestoako haurren danborradako karroza

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 25a

Aurten, lehiaketa bidez aukeratu du udalak maiatzaren 3ko festan kalera aterako den karrozaren proiektua. Umeen danborrada antolatuko duen taldea berritzeko zozketa ere egin dute.

Bihotz Uzkudunek egingo du Zestoako santakutzetako haurren danborradako karroza. Aurten, lehen aldiz, udalak lehiaketa bidez aukeratu du karrozaren egilea; bi proiektu aurkeztu ziren lehiaketa horretara, eta Uzkudunena aukeratu dute. Karrozaren gaia, itxura eta gainerako nondik norakoak danborradaren egunean bertan jakingo dira, Santa Kutz egunean, alegia, maiatzaren 3an.

Haurren danborrada antolatzeaz arduratuko den lantaldea ere zehaztu dute dagoeneko. Udalak eginkizun horretarako boluntario bila ireki zuen izen emate epea emaitzarik gabe agortuta, joan den hilaren 20an egin zuten antolatzaile taldea berritzeko zozketa, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 5.era bitarteko umeen gurasoen artean. Horrela, aurreko urtean danborrada antolatzen aritu zen zen taldearen zati bat berrituko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide