Onintza Irureta kazetari zestoarrak Berdea da more berria liburua aurkeztu zuen joan zen asteazkenean, hilak 20, Bilboko Bira kulturgunean. Bizkaiko zaharren egoitzetako langileen 378 eguneko greba izan du hizpide liburuan, eta greba horretan parte hartu zuten zortzi langileren testigantzak jaso ditu. Iruretak 80ko hamarkadatik 2016ko grebara arteko historia ere jaso du liburuan. Argia taldeak kaleratu du liburua, eta haren hitzaurrea Irantzu Varela kazetari feministan egin du.