Punk gaua prestatu dute biharko Zestoako Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 21a

The Guilty Brigade, Herdoil eta Against You talde nafarrek kontzertuak eskainiko dituzte, 22:30etik aurrera.

The Guilty Brigade. (The Guilty Brigade)

Punk eta hardcore musikaren aldaera desberdinak eta guztiak Iruñerriko jatorri izenarekin. Horixe aurkituko dute bihar gauean Zestoako Gaztetxera joaten diren musikazaleek.

Kontzertu hirukoitza antolatu dute ostiral gauerako gaztetxean, The Guilty Brigade, Herdoil eta Against You talde nafarrekin. 22:30ean hasiko da musika gaualdia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide