Herriko saltokietan erostearen garrantzia azpimarratzeko asmoz, bideo bat grabatuko du Zestoan merkatari elkarteak etzi, larunbata. Elkarteak Eromen Produkzioak Zestoako antzerki taldearekin elkarlanean hartuko ditu irudiak, eta goizean, herriko dendetan grabatuko dute. Arratsaldean, berriz, kalean egingo dute grabaketa, eta elkartearen asmoa da Erdikalean "festa giroko" irudiak hartzea. Hain zuzen ere, zestoarrek kaleak bete ditzaten, Zestoanek herritarrak gonbidatu ditu grabaketan parte hartzera, eta 19:20ean hara agertzeko dei egin die.