Zestoan prest dute inauterietarako egitaraua

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 20a

Ohi bezala, larunbatean eta asteartean ospatuko dituzte jaiak Zestoan. Mozorro festaz gain, txokolatada eta musika ere izango dira.

Iazko Zestoako inauterietako irudi bat. (Ane Olaizola)

Gero eta gutxiago falta da inauterietarako, eta Zestoako Udalak gaur jakinarazi du mozorro festarako prestatu duten egitaraua. Ohi bezala, larunbatean eta asteartean ospatuko dituzte jaiak; hau da, martxoaren 2an eta 5ean.

Martxoak 2, larunbata

17:30. Desfilerako izen ematea.

18:00. Umeen mozorro desfilea eta photocalla, udaletxeko arkupeetan. 

20:00. Imanol DJa, arkupeetan.

23.00. Imanol DJa, arkupeetan.

Martxoak 5, asteartea

16.30. Txokolatada, Gure Txokoa elkartearen inguruan, Ekain guraso elkarteak antolatuta.

Ondoren. Musika ikuskizuna, arkupeetan, Ekain guraso elkarteak antolatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide