Zestoa eta Endoia arteko errepidea itxiko dute bi astez

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 20a

Hilaren 25ean, astelehenean, errepidea konpontzen hasiko dira, eta lanek iraun bitartean, 08:00etatik 18:00etara itxita egongo da bidea, asteburu eta jaiegunetan izan ezik.

Potzualde eta Baltzola baserrien arteko errepide zatia itxiko dute. (Zestoako Udala)

Zestoa eta Endoia auzoa lotzen dituen errepidea konpontzeko lanen bigarren fasea hasiko da astelehenean, hilaren 25ean, eta horrenbestez, egun horretatik aurrera itxi egingo dute bidea. Baltzola baserritik Potzualde baserrira arteko errepide zatia da orain itxiko dutena, eta ibilgailuek ezin izango dute handik igaro 08:00etatik 18:00etara artean.

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, bi aste inguruz itxiko errepidea, baina asteburu eta jaiegunetan irekita egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide