Martxoaren 8ko egitaraua adosteko bilera egingo dute Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 18a

Zestoako Txoko Feministak deituta, asteazkenean egingo dute bilera, 20:00etan, Kultur Etxean.

Iaz Martxoaren 8ko ekitaldian Zestoan hartutako irudia. (Mailo Oiarzabal)

Martxoaren 8ko egitaraua adosteko bilera egingo dute asteazkenean, otsailak 20, Zestoan. Zestoako Txoko Feministak deitu du bilera, eta Kultur Etxean egingo dute, 20:00etan hasita. Herritar guztiak deitu dituzte saioan parte hartzera, guztien proposamenak beharrezkoak izango direlalakoan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide