Auto baten eta bizikleta baten arteko istripua izan da Zestoan, Gi-631 errepidean, 11:00 inguruan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Donostia ospitalera eraman dute txirrindularia zaurituta. Ertzaintzaren arabera, gizonezkoa da zauritutako pertsona.