Laranjadi plazako zenbait zuhaitz aldatuko ditu Zestoako Udalak

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 15a

Gaur egun Laranjadin dauden hiru arteak "gaixorik" daudela ikusita erabaki dute arbola berriak sartzea. Lan horiek egitearekin batera Ikurrina jarriko du Zestoako Udalak Laranjadi plazan.

Zestoako Udalak Laranjadi plazako hainbat zuhaitzak aldatuko ditu hurrengo astean. Udalak azaldu duenez, Laranjadi plazako zenbait zuhaitz –arteak– "gaixorik" daude, eta "okerrera" doaz. Hori dela eta, hartu du zuhaitzak aldatzeko erabakia Zestoako Udalak. "Ahoku teknikoak jaso ostean, eta jakinda ez dagoela zuhaitz horiek berrindartzeko aukerarik, erdiko hiru arteak atera eta horien ordez carpinus betulus fastigiata espezieko zuhaitzak landatzea erabaki du Udalak", azaldu du erakundeak.  Lan horiek egiteaz gain, Ikurrina jarriko du Zestoako Udalak Laranjadi plazan.

Astelehenean, otsailak 18, hasiko dira Laranjadi plazako lanekin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide