Zestoako Irakurle Taldeak 'Fakirraren ahotsa' eleberria landuko du otsailaren 21ean

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 14a

Zestoako Irakurle Taldeak Harkaitz Canoren 'Fakirraren ahotsa' nobela izango du hizpide datorren ostegunean. Bertan izango da lanaren egiea, eta Danele Sarriugartek gidatuko du saioa.

 

Datorren ostegunean, otsailaren 21ean, Fakirraren ahotsa eleberria izango du hizpide Zestoako Irakurle Taldeak. Ohi bezala, Kultur Etxean bilduko dira, 18:30ean. Bertan izango da Harkaitz Cano liburuaren egilea, eta Danele Sarriugarte idazleak dinamizatuko du saioa.

Bospasei urte egin ditu Canok nobela hori osatzeko lanetan: Imanol Larzabal kantaria oinarri hartu, eta hura ezagutu zuten 30 lagun elkarrizketatu ondoren, joan den urtearen amaiera aldera atera zen azkenik argitara eleberria.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide