Ezkaizo auzo elkarteak antolatuta, Talo Eguna izango da ostiralean Arroabean. Hain zuzen ere, 19:00etatik aurrera, taloak dastatzeko aukera izango dute auzotarrek Ederki elkartean. Egitasmoaren antolatzaileek azaldu dutenez, musika izango da giroa alaitzeko, eta giro jatorrik ez dela faltako jakinarazi dute.