Mendiko Argazki Rallya egingo dute lehen aldiz Zestoan, igandean

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 11

Argazki rallyrako izen-ematea aurrez egin behar da 'zestoa.argazki@gmail.com' helbidera mezu bat bidalita. Helduek bost euro ordaindu beharko dute izen-ematea. 16 urtetik beherako gaztetxoek, aldiz, ez dute ordaindu beharrik izango.

Artxibo irudia.

Argazkilaritza eta mendia uztartuta, Mendiko Argazki Rallya antolatu dute lehen aldiz Zestoan. Igandean, otsailaren 17an, izango da herriko F11 argazki elkarteak eta Agiro mendi klubak elkarlanean antolatutako egitasmoa, eta helduek zein haurrek parte har dezakete bertan.

09:00etan hasiko da rallya; San Joanen elkartuko dira parte-hartzaileak. Handik abiatuta, harbidean gora, Akoa aldean ibiliko dira goiz osoan. 13:30ean amaituko da rallya hasitako toki berean, San Joanen.

Izen-ematea eta sariak

Argazki rallyrako izen-ematea aurrez egin behar da zestoa.argazki@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. Helduek bost euro ordaindu beharko dute izen-ematea. 16 urtetik beherako gaztetxoek, aldiz, ez dute ordaindu beharrik izango. Egitasmora animatzen diren parte-hartzaile guztiei hamaiketakoa eskainiko diete Agirok eta F11k. 

Sariei dagokienez, lehen sailkatuak 50 euroko diru-saria jasoko du. Bigarren sailkatuak 30 euro eskuratuko ditu eta hirugarrenak 20 euro. Aurreneko zestoarrak 25 euroko saria eramango du, eta lehen gaztetxoak 25 eurokoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide