Zestoako IV. Kobaz Koba Traileko proba luzea Imanol Larrañagak eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi dute

Nerea Uranga 2019ko otsailaren 10a

Zestoan IV. Kobaz Koba Traileko bi probak jokatu dira gaur goizean: Zaldei (26 kilometro) eta Artzei (15 kilometro). Lasterketa luzean Larrañaga eta Azkorbebeitia izan dira helmugara iristen aurrenak; proba motzean, berriz, Ibai Makazaga eta Ainara Uribarri izan dira ibilbidea bukatzen azkarrenak.

IV. Kobaz Koba Traileko bi probak ateri zela hasi dituzte lasterkariek Zestoako plazatik, baina euritan bukatu. Irteera eta helmuga herriko plazan izan dituzte bi probek. Ibilbide luzean parte hartu dutenak 09:00etan irten dira eta laburrekoak 10:00etan. Zaldei (26 kilometro) eta Artzei (15 kilometro) lasterketetan 500 korrikalari baino gehiagok parte hartu dute.

Zaldei proba, luzea, 233 lasterkarik bukatu dute. Lasterketa hori, gizonezkoetan Imanol Larrañaga Larrañaga azkoitiarrak irabazi du, 02:13:48 denboran eginda, eta emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia Urizar abadiñarrak, 02:30:54 denboran.  Barefoot edo oinutsik proba egin dutenen artean azkarrena Egoitz Asusabarrena Zipitria gabiriarra izan da, proba 03:26:13 denboran bukatuta. Proba luzea amaitzen lehen zestoarrak Sathya Paz Martikorena (02:33:02) eta Ainhoa Subinas Iraolagoitia (03:42:46) izan dira.

15 kilometroko Artzei lasterketa 220 lasterketarik bukatu dute. Gizonezkoetan Ibai Makazaga Aristi oriotarrak irabazi du, 01:09:46 denborarekin. Emakumezkoetan helmugan aurrena Ainara Uribarri Martinez oñatiarra izan da, 01:25:06 denbora eginda. Barefoot edo oinutsik lasterketa aurrena bukatu dute gizonezkoetan Pablo Juaristi San Josek (01:15:05) eta emakumezkoetan Kontxi Garmendia Romerok (02:32:27), biak donostiarrak. Lehen zestoarrak Xabier Bergara (01:19:44) eta Mertxe Uribetxeberria Gonzalez (01:47:44) izan dira.

Zaldei proba (26 kilometro):
Gizonezkoak:
1. Imanol Larrañaga Larrañaga (Azkoitia): 02:13:48
2. Jon Ugalde Elola (Andoain): 02:15:09
3. Ander Nafarrate (Arrasate): 02:15:19
4. Borja Zubizarreta Uria (Azkoitia): 02:15:53
5. Iñigo Arantzamendi Alkorta (Ondarroa): 02:18:32

Emakumezkoak:

1. Oihana Azkorbebeitia Urizar (Abadiño): 02:30:54
2. Maud Combarieu (Urruña): 02:47:35
3. Tanit Perez de Leceta Gonzalez (Donostia): 02:57:16
4. Garazi Sanpedro Arando (Atxondo): 03:05:41
5. Nerea Azpiazu Etxabe (Azpeitia): 03:11:21

Artzei proba (15 kilometro):
Gizonezkoak:
1. Ibai Makazaga Aristi (Orio): 01:09:46
2. Ander De Luis Cabezon (Soraluze): 01:11:44
3. Ibai Etxeberria Eizagirre (Azpeitia): 01:12:03
4. Iñigo Arias (Bilbo): 01:12:52
5. Eneko Uriarte Zabala (Oñati): 01:14:49

Emakumezkoak:
1. Ainara Uribarri Martinez (Oñati): 01:25:06
2. Maider Korta Bereziartua (Azpeitia): 01:32:46
3. Alazne Irureta (Aizarnazabal): 01:34:01
4. Garazi Artola Balda (Usurbil): 01:36:32
5. Eva Gonzalez Tejeda (Zornotza): 01:38:11

[flickr_set id="72157706542602305"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide