Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen agentziak turismo teknikari lanpostua betetzeko deialdia zabaldu du. Loiolako Santutegian dagoen eskualdeko turismo bulegoa kudeatzeaz arduratuko da lanpostua betetzen duena, eta bailarako turismo jarduerak sustatuko eta dinaminazio proiektuak bultzatuko ditu.
Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa da Turismo graduari dagokion unibertsitateko titulua edo haren baliokidea izatea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioak izanez gero, berriz, haren homologazioa ziurtatzen duten kredentziala eduki behar dute. Bestalde, EGA edo haren baliokidea eta frantsesaren eta ingelesaren Hizkuntza Eskola Ofizialeko B1 mailak eduki beharko dituzte lehiaketara aurkezten direnek.
Lanpostuaren deialdialdiaren inguruko xehetasun guztiak Urolanprest webgunean edo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurki daitezke.