Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 6a

Otsailaren 8an izango da kanporaketa Mollergi tabernan, 22:30ean hasita. Bikoteek 20 euro ordaindu beharko dute izen-ematea.

Euskal Herriko Mus Federazioak antolatuta, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute ostiralean, hilaren 8an, Zestoako Mollergi tabernan. 22:30ean hasiko dira partidak, eta bikoteek ordu erdi lehenagotik eman ahal izango dute izena. Bikoteek 20 euro ordaindu beharko dute txapelketan parte hartzeko, eta Zestoan herriko merkatari elkarteak emandako sariak eskuratuko dituzte lehen sailkatuek.

Azken asteotan ari dira jokatzen txapelketako kanporaketak Euskal Herriko zazpi herrialdeetan, eta sailkatuek dagokion herrialdeko finalean lehiatuko dira lehendabizi. Gipuzkoako finala otsailaren 23an izango da, Zaldibiko Herri Antzokian. Antolatzaileek herrialdeetako finaletara sailkatutako jokalarien zerrenda argitaratuko dute hilaren 15erako, www.ehmus.eus helbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide