Gaur arratsaldean, 16:30 inguruan, istripua gertatu da Zestoan. Auto bat irauli da Zestoako Bainuetxearen eta herrigunearen arteko errepidean, eta auto ilarak sortu dira. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, autoaren gidaria –emakumezkoa– zaurituta eraman dute Donostia Ospitalera.
Era berean, AP-8 errepidean, 50. kilometroan, Zestoa parean, Irungo norantzan, beste istripu bat gertatu da arratsaldean. Auto ilarak sortu dira, baina dagoeneko konpondu dute arazoa.