Nerea Sancho sexologoak bi hitzaldi eskainiko ditu datozen bi asteetan Zestoako Herri Ikastetxean, bertako Ekain guraso elkarteak antolatuta.
Otsailaren 5ean, Haur txikien sexualitateak: gorputz esplorazioen funtzio osasuntsuak eta esku-hartzeko irizpideak izenburua duen saioa eskainiko du Santxok, eta hori HHko eta LHko lehen zikloko gurasoei zuzendutakoa izango da. Otsailaren 14an, berriz, Nerabezaro aurreko sexualitatea: autoestimua eta gorputz irudia sare sozialen garaian gaia jorratuko du adituak, LHko bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleen gurasoei zuzenduta.
Bi hitzaldiak eskolako jangelan emango ditu, 17:00etan, eta bi egunetan izango da zaintza zerbitzua.