Elurrak ederki zuritu ditu Izarraizko parajeak

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 30a

Izarraitz inguruko parajeek zuritu ederra hartu dute gaur, asteazkena. Xoxoteko aterpeko kideek sare sozialetan jarritako argazkietan ikus daitekeenez, gogotik egin du elurra Azpeitiko eta inguruetako goi lurretan. Urtea hasi denetik, Xoxote eta inguruak horrela zuritu diren lehen aldia izan da gaurkoa. Dena den, urrian ere antzeko itxura hartu zuen mendilerroak. Herrigunean, berriz, oraindik ez du elurrik egin aurtengoan.

Euskalmetek 500-600 metrora kokatu du elur maila goizean, eta arratsaldean euria egingo duela iragarri du. Dena den, elur maila "nabarmen" igoko dela azaldu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide