Zestoako Txoko Feministak, gazte asanbladak eta EH Bildu koalizioak elkarretaratzea deitu dute ostiralerako, otsailak 1, Venezuela aurrera, interbentzio inperialistarik ez lelopean. Kontzentrazioa plazan egingo dute, 19:00etan hasita. Venezuelari babesa agertzeko eta "interbentsio inpersialistak gaitzesteko" deitu dute elkarretaratzea bi eragileek eta koalizioak.
Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen gobernuaren kontrako estatu kolpea izan zen joan zen asteazkenean, urtarrilak 23. Izan ere, egun horretan Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidenteak —herrialdeko Auzitegi Gorenak baliogabetua— bere gain hartu zituen herrialdeko exekutiboko presidentearen eskumenak.
AEBk, Europako Batasunak eta beste hainbat erakundek babestu dute Guaidoren jarrera. Estatu kolpearen aurka agertu dira Txina, Errusia, Turkia eta beste hainbat gobernu.