Eskualdeko hainbat pilotari hasi dira lehiatzen binakako Emakume Master Cup txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 28a

Reyes Reuqejo eta haren alaba, bikote aurkariarekin. (Emakume Master Cup)

Binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa hasi zuten atzo, igandea. Valentziako, Nafarroako, Errioxako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat bikote aritu zen lehian, Galdakaon (Bizkaia) jokatutako promozio mailako 32 partidetan. Binakako txapelketaren hirugarren edizioa da hasi berri dutena, eta eskualdeko hainbat bikote arituko dira bertan lehian: besteak beste, Reyes Azkoitia beterano azkoitiarra haren alabarekin, Maddi Unanue azpeitiarra eta Naroa Agirre arroarra, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrak eta Eneritz Garate eta Leire Martin azkoitiarrak. Eskualdeko pilotari guztiak sailkatu dira hurrengo fasera. Horrez gain, Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak nahiz Araitz Eizagirre (Zestoa) eta Naroa Elizalde aste honetan hasiko dira lehiatzen, promozio mailan. 

Atzo sailkatutako bikote batzuk hurrengo igandean Murgian (Araba) arituko dira, txapelketan sartuko diren lehen mailako pilotariekin batera. 

Oihana Unanue eta Nagore Aramendi azpeitiarrak. (Emakume Master Cup)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide