Dortsal guztiak agortu dira Zestoako Kobaz Koba Trail lasterketarako

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 25a

Otsailaren 10ean Zestoa inguruko haitzuloetan zehar egingo duten Kobaz Koba Trail proban parte hartzeko dortsal guztiak agortu dira. Bi ibilbide izango ditu lasterketak, Artzei (15 kilometro) eta Zaldei (26 km), eta bi probek gainditu dute parte hartzaileen gehienezko kopurua. Hori hala, 300 parte hartzaileren mugara iritsita jokatuko dute lasterketa.

09:00etan eta 10:00etan hasiko dira lasterketak, hurrenez hurren, eta aurten izango du berrikuntzarik probak. Izan ere, lehenengo aldiz Barefoot kategoria ere txertatu dute lasterketara, eta partaideek oinutsik edo oinetako minimalistekin lehiatu beharko dute.

Lasterketako Artzei ibilbidea ezagutzeko, bestalde, Zestoako Agiro mendi klubak ibilaldia antolatu du iganderako. 09:00etan Gurutzetik abiatuta. Korrika edo oinez egin ahal izango da ibilaldia, eta informazio gehiago nahi duena Yontxu Alberdirekin jar daiteke harremanetan, 610 68 37 23 telefonoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide