Zestoako Agiro mendi klubak ibilaldi bat antolatu du iganderako. Hain zuzen ere, Kobaz Koba Trail mendi lasterketaren ibilbide motza, hamabost kilometro dituen Artzei ibilbidea, ezagutzera joango dira, 09:00etan Gurutzetik abiatuta. Korrika edo oinez egin ahal izango da ibilaldia. Informazio gehiago nahi duena Yontxu Alberdirekin jar daiteke harremanetan, 610 68 37 23 telefonoan.
Otsailaren 10ean izango da inguruko haitzuloak zeharkatzen dituen Kobaz Koba lasterketa. Bi ibilbide ditu: Artzei (15 kilometro) eta Zaldei (26 km). 09:00etan eta 10:00etan hasiko dira lasterketak, hurrenez hurren, eta aurten izango du berrikuntzarik probak. Izan ere, lehenengo aldiz Barefoot kategoria ere txertatu dute lasterketara, eta partaideek oinutsik edo oinetako minimalistekin lehiatu beharko dute. Bertan parte hartzeko, kirolprobak.com helbidean eman daieteke izena: ibilbide motzerako 15 euro ordaindu behar da, eta luzerako 25 euro.