Zestoan merkatari elkarteak 400 poltsa berrerabilgarri banatuko ditu

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 23a

Herriko merkataritza bultzatzea da kanpainaren helburua. 'Erosketarik onena? Zestoan egindakoa!' leloa dute poltsek, eta familia bakoitzeko bat banatuko dute.

(Argazkia: Danbolin)

Herriko merkataritza bultzatzeko helburuarekin, Zestoan merkatari elkarteak 400 erosketa poltsa berrerabilgarri banatuko ditu. Erosketarik onena? Zestoan egindakoa! leloa dute poltsek, eta familia bakoitzeko bat banatuko dute. Otsailean hasiko dira banatzen, eta poltsak agortzean amaituko da banaketa. Egitasmoaren helburua da erosketak Zestoan bertan egiteak duen garrantzia aldarrikatzea. Denda guztiek parte hartu dute kanpainan, eta Eusko Jaurlaritzak eta Zestoako Udalak diruz lagundu dute egitasmoa.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide