Agiro mendi klubak iraupen eski irteera antolatu du Sonportera

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 21a

Otsailaren 23-24 asteburuan egingo dute ibilaldia, eta dagoeneko eman dezakete interesatuek izena.

Zestoako Agiro mendi klubak iraupen eski irteera antolatu du Sonportera, Pirinioetara. Otsailaren 23-24 asteburuan egingo dute ibilaldia, eta dagoeneko eman dezakete interesatuek izena. Otsailaren 22 arratsaldean abiatuko dira Zestoatik –oraindik zehazteko dago ordua–, eta bi gau, bi gosari eta afari bat aterpean izango dituzte izena ematen dutenek. Garraioaz norberak arduratu beharko du. Izen-ematea gimnasioan egin beharko da, otsailaren 15era bitartean. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek 55 euro. Izena ematean, pertsonako 50 euroko fidantza jarri beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide