DBHko ikasleentzat sexualitate tailerrak egingo dituzte Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 18a

Arremanitz kooperatibaren Harremonak egitasmoaren barruan antolatu dituzte saioak. Gaur, ostirala, izango da saioetako bat, eta urtarrilaren 25ean bestea.

Haizea Egigurenek (ezkerrean) gidatuko ditu tailerrak. (Ihintza Elustondo)

Arremanitz kooperatibaren Harremonak egitasmoaren barruan, sexualitate tailerrak egingo dituzte Zestoan. DBHko ikasleei zuzendutako saioak izango dira, eta Haizea Egiguren kooperatibako kideak gidatuko ditu. Gaur, ostirala, eta datorren ostiralean, urtarrilak 25, egingo dituzte tailerrak, 17:00etatik 19:00etara, Gaztelekuan.

Duela lau urte egin zuen bat Zestoako Udalak Harremonak hezkidetza proiektuarekin. Egitasmo horren helburua da tratu onak, hezkideta eta sexu aniztasuna sustatzea. Arremanitz kooperatibaren arabera, horixe da "indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea". Gazteekin halako saioak lantzea garrantzitsua dela uste dute Arremanitzeko kideek: "Haiek dira gure etorkizuna".

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide