Zestoako Agiro mendi klubak prest ditu 2019rako aurreneko mendiko federatu txartelak. Hain zuzen ere, lehenengo txandakoek jaso ditzakete dagoeneko beren txartelak, gimnasiotik pasatuta. Horrez gain, urteko egitarauaren berri eman du klubak. Hona hemen urtean zehar egingo dituzten ekintzen zerrenda:
Urtarrilaren 20an: Umeekin irteera.
Urtarrilaren 27an: Kobaz kobako ibilbidearen irteera.
Otsailaren 10ean: Mendi zaletasuna eskolara.
Otsailaren 17an: Argazki Rallya.
Otsailaren 23an eta 24an: Iraupen eskia.
Martxoaren 10ean: Umeen ibilaldi neurtua Azkoitira.
Martxoaren 23an eta 24an: Pirinioetan eski zeharkaldia.
Apirilaren 4an: BTT irteera; ibilbidea: Zestoa-Aittola-Gaintxipia-Lastur-Zestoa.
Apirilaren 6an: Zarauztik Zestoara zeharkaldia.
Apirilaren 21ean: Santa Engrazira joango dira umeekin.
Maiatzaren 19an: Zestoa-Sagarreta-Otxako lepoa-Zestoa ibilbidea.
Ekainaren 1ean: Umeekin BTT irteera.
Ekainaren 2an: Aizkorrira irteera.
Ekainaren 8an eta 9an: Arroila jaitsiera.
Ekainaren 16an: XIX. Zestoa-Zestoa ibilaldi neurtua.
Uztailaren 6an eta 7an: Rafting saioa.
Uztailaren 12an eta 13an: Ehun Millak irteera Nabarralde taldearekin.
Irailaren 22an: Ertxina - San Juantxo - San Pelaio - Aizarna Zestoa irteera.
Urriaren 20an: BTT zeharkaldia Zestoan – Euskal Pirineoak (Zeharkadia)
Azaroaren 11n eta 17an: Mendi Astea.
Azaroaren 17an: Umeen ibilaldi neurtua.
Abenduaren 15ean: Azpeitia-Aitz Bakar-Zestoa ibilaldia.