Hitano ikastaroa antolatu du Zestoako AEK-k otsailetik martxora bitarterako

Zestoako Hitza 2019ko urtarrilaren 10a

Saioetan izena eman edo horien inguruko informazioa eskuratu nahi dutenek 670-42 00 48 telefonora deitu edo 'zestoa@aek.eus' helbidera mezua idatz dezakete.

Zestoako AEK-k hitanoari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du otsailetik martxora bitarterako. Ikastaroaren xedea hitanoa ikastea edo hobetzea dela azaldu dute haren antolatzaileek, eta herritar guztiek parte har dezaketeela gogorarazi dute. Ikastaroa amaitzean, mintza-taldeak sortzen saiatuko direla ere esan du AEK-k, herritarrek hitanoa praktikatzeko aukera izan dezaten. Saioetan izena eman edo horien inguruko informazioa eskuratu nahi dutenek 670-42 00 48 telefonora deitu edo zestoa@aek.eus helbidera mezua idatz dezakete.

AEK-ko kideek azaldu dutenez, joan zen ikasturtean herritar bat gerturatu zen euskaltegira "penatan", Zestoan noka gutxi hitz egiten dela esanez: "Egia esan, belaunaldi gazteen artean toka (mutilen artekoa) asko entzuten da, baina noka (nesken artekoa) gero eta gutxiago. Mintzalagun programa noka praktikatzeko baliatzea proposatu zigun herritar hark. Aurreko ikasturtea joan zitzaigun ideia hura buruan genuela, eta ikasturte honetan proposamen hari forma ematea erabaki dugu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide