Zestoan merkatarien elkarteak zenbaki sarituak jakinarazi ditu

Zestoako Hitza 2019ko urtarrilaren 7a

(Argazkia: Danbolin) Zestoako Zestoan merkatarien elkarteak urteko zenbaki sarituak zein izan diren jakinarazi du. Lehen saria Lilin banatutako 21.610 zenbakiak eskuratu du –Karmele ileapaindegiko 01.696 zenbakia da ordezkoa–, bigarren saria Elortza janaridendan banatutako 19.970 zenbakiarentzat izan da –Uzkudun harategiko 15.614 zenbakia da ordezkoa– eta hirugarren saria Miantxa janaridendan banatutako 06.706 zenbakiaren jabeak jasoko du –Koro ileapaindegiko 01.432 da ordezko zenbakia–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide