Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Agiro mendi klubak ibilaldia antolatu du iganderako, urtarrilak 13. Zestoatik Elgoibarrera joango dira, goiz pasa. 07:30ean abiatuko dira Gurutzetik oinez, eta 14:30ean itzuliko dira autobusez edo autoz. Ibilaldiaren prezioa egunean bertan zehaztuko dute, animatzen den jende kopuruaren arabera. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du, osteguna –hilak 10– baino lehen.