Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Arroabea auzoan ere Errege Magoek ez dute hutsik egin. Auzotarrek atzo arratsaldean egin zieten ongietorria Meltxorri, Gasparri eta Baltasarri, eta txikienen ilusioa piztu zuten hiruek. 18:30ean, tren geltokira iritsi ziren Errege Magoak, eta ondoren, umeen danbor hotsen laguntzarekin, Karmengo amaren elizara joan ziren guztiak. Han, opariak zain zituzten umeek, eta gustura jaso zituzten horiek.