Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguna iluntzearekin batera iritsi ziren Errege Magoak atzo Zestoara, eta Akoako malda jaisterako zain zituzten herritar ugari. Kabalkada hastearekin bat, San Juan adinezkoen egoitzako Milagrosa kaperan geldialdia egin zuten Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek, eta horiek mirra, urrea eta intsentsua eman zizkioten Jesusi. Desfilearekin jarraitu zuten ondoren, eta Gisasola egoitzan egin zuten bigarren geldialdia. Handik, plazara iritsi eta ehunka umen eskutitzak jaso zituzten Errege Magoek.