Presoen aldeko manifestazioetarako autobusak antolatu dituzte Zestoan eta Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 4a

Orain Presoak dinamikak eta Bakegileek deituta, hurrengo larunbatean, hilaren 12an, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak egingo dituzte Bilbon eta Baionan, eta horietara joateko autobusak prestatu dituzte Zestoan eta Aizarnazabalen. Bilbon, La Casillan hasiko da mobilizazioa, eta harako autobusa aterako da Zestoatik. 15:30ean abiatuko dira Gurutzetik, eta horretarako aurrez eman beharko dute izena herritarrek, herriko tabernetan. Aizarnazabalen, berriz, Baionara joateko autobusa antolatu dute. 14:00etan aterako da autobusa, eta hara joateko ez da izena eman beharrik izango. Bi manifestazioak 17:00etan hasiko dira, eta mobilizazioak amaitutzen direnean itzuliko dira Zestoara zein Aizarnazabalera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide