Rodeo musika taldearen kontzertu akustikoaz gozatu ahal izango da ostiralean, urtarrilak 4, Zestoako Portale kultur elkartean. Etxean bertan ariko dira oraingoan Zestoako musikariak, 19:00etan hasita. Iazko urtearen amaieran grabatu zuen taldeak bigarren lana,
Dilmun, eta disko horretako piezak joko dituzte
. Lau musikarik osatzen dute Rodeo taldea: Mikel Illarramendi (abeslaria eta gitarrista) Oroitz Urbieta (bateria), Ortzi Alberdi (gitarra) eta Beñat Subinas (baxua). Irakurri hemen iaz taldeari egindako
elkarrizketa.