Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohiturari jarraituz, urteko azken egunean, San Silbestre lasterketa jokatu dute Zestoan. Lehenik, 17:00etan hasita, haurrak eta gaztetxoak aritu dira lasterka herrian. Ondoren, gazteen txanda izan da, eta 12 eta 15 urtekoen artean, Intza Illarramendi eta Xabier Telleria izan dira azkarrenak. Haien ostean, proba nagusia egin dute, eta Ander Telleria eta Alazne Irureta nagusitu dira. Lasterketa nagusia irabazi dutenek urdaiazpiko bana eskuratu dute, eta umeei, berriz, gozokiak banatu dizkiete. Gainera, parte hartzaile guztien artean hainbat sari zozkatu dituzte.
Hona hemen gaur Zestoan hartutako irudiak: