Kanariok eta Itxuk irabazi dute Portaleko Mus Txapelketa

Zestoako Hitza 2018ko abenduaren 29a

Portaleko I. Mus Txapelketa jokatu zuten atzo, ostirala, Zestoako Portale kultur elkartean. Guztira, 23 bikotek parte hartu zuten lehian, eta Kanario eta Itxu izan ziren irabazleak; 200 euroko saria eta txapela eraman zituzten. Bigarren postuan, Killo eta Nara sailkatu ziren; 100 euroko saria irabazi zuten. Hirugarren saria Getariara joan zen; bi lagunentzako afaria eraman zuten getariarrek. Laugarren postuan, berriz, Egoitz eta Julene sailkatu ziren; Portalen hamaiketako bat irabazi zuten. Hona hemen atzoko saioan hartutako irudiak: (Argazkiak: Portale kultur elkartea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide