Herriko pertsona bati inolako informaziorik ez emateko eskatu du Zestoako Txoko Feministak

Zestoako Hitza 2018ko abenduaren 29a

Zestoako Txoko Feministak laguntza eskatu die herritarrei. Talde horrek jakinarazi duenez, herriko emakume baten bikote ohiak, emakume eta bere familia mehatxatu ditu. Horren harira, ohar bat kaleratu du Txoko Feministak: "Datozen egunetan edo asteetan 30-40 urte inguruko gizon argentinar bat –argi utzi nahi dugu jatorrizko herria azpimarratzen dugula, soilik, pertsona hori identifikatzeko datu adierazgarria delako– Zestoako herritarrez galdezka ikusten baduzue –izenak, helbideak, telefono zenbakiak, etab.–, ez eman inolako informaziorik eta sare sozialen bidez halako pertsona bat dabilen abixua pasa ala ertzaintzari deitu (112)".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide