Ana Belen Garcia organista eta Easo Kapera Gregorianista ariko dira Aizarnan igandean

Zestoako Hitza 2018ko abenduaren 27a

Ana Belen Garcia organista. Emanaldi berezi bat izango da Aizarnako parrokian datorren igandean, abenduak 30. Hain zuzen ere, Ana Belen Garcia organistak eta Easo Kapera Gregorianistak kontzertua eskainiko dute, 11:30ean hasita. Errepertorio zabala eskainiko dute elkarrekin. Garcia Andoaingo (Gipuzkoa) musikaria da, eta besteak beste, Musikenen egin zituen ikasketak. Gaur egun, Urnietako (Gipuzkoa) Lourdes Iriondo musika eskolaren zuzendaria da, eta organo eta piano irakaslea izateaz gain, Donostiako Easo abesbatzaren errepertorista ere bada. Horrez gain, Donostiako Santa Maria del Coro basilikako organista titularra da. Easo Kapera Gregorianista, berriz, Easo abesbatzak 1995. urtean Gregoriano eliz kantuan adituak ziren hainbat partaidez osaturiko taldea da. Gaur egun, hamar lagunek osatzen dute, eta Demetrio Esnaolaren  zuzendaritzapean aritzen dira.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide