Datorren ostiralean, abenduak 28,
Ongi etorri lagun antzelana ikusi ahal izango da Aizarnazabalen. Zirtaka antzerki taldearen obra da, eta pilotalekuan izango da emanaldia, 17:00etan hasita. Aizarnazabalgo Udalak eta Guraso Elkarteak antolatu dute ikuskizuna.
Antzezlanean, gaur egungo gizarteko errealitate bat islatzen da, alegia, kanpotik etorritako hainbat haurren egoera eta beraien integrazioa Euskal Herrian. Obra musikala da, eta bertan agertzen diren abesti gehienek hainbat herrialdetan dute jatorria: Zambian, Angolan, Bolivian, Saharan, Errumanian…). Antzezlanaren bidez, haur guztien integrazioaren aldeko aldarria egiten dute aktoreek.