Arroan ere kantu giroan hasi dituzte Eguberriak

Urola Kostako Hitza 2018ko abe. 24a, 18:09

Dozenaka arroar elkartu dira gaur Gabon eskean. Abenduaren 24a da gaur, Gabon bezpera, eta gaurko egunez, ongietorria egin diete Eguberriei Arroagoiko nahiz Arroabeko bizilagunek.  Usadioari jarraituz, Gabon eskean aritu dira haur zein heldu goizetik arratsaldera. Kuadrilla dotorea elkartu dira aurten, eta giro ederrean ibili dira Gabon kantak abesten, etxez etxe zein baserriz baserri.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide