Dozenaka lagun elkartu da gaur arratsean Zestoako plazan, herriko Txoko Feministak egindako deialdiarekin bat eginez.
Jar gaitezen euren oinetan. Sinesten dizugulako, elkartasunari erasorik ez lelopean,
"emakumeak babesteko" herri harresia irudikatu nahi zuten deitzaileek.
Erasotutako emakumeei ez ezik, haiei elkartasuna adierazteagatik ondorioak jasan dituztenei ere babesa luzatu nahi izan diete gaur elkartutakoek, emakume bati babesa emateagatik salaketa jaso duten Zestoako emakumeei, bereziki.
Borobil handi bat osatu dute elkarretaratutakoek, eta haren barruan kokatu dira adierazpena irakurri dutenak, oinetakoekin osatutako borobil txikiago baten barruan. Izan ere, herriko zein eskualdeko hainbat taldek eta eragilek egin dute bat Zestoako Txoko Feministaren ekimenarekin –
Urola Erdiko EH Bilduk, Urola Kostako ELAk eta
Portale kultur elkarteak, besteak beste–; eta talde eta eragile horietako batzuen kideek parte hartu dute bertaratutakoen txalo arten amaitu den irakurketan.