Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Ekain guraso elkarteak Gabonetarako egitaraua prestatu du, oporrak "atseginagoak" izan daitezen. Ostiralean hasita –abenduak 21–, hainbat ekintza izango da urtarrilaren 3ra bitartean. Hona hemen egitaraua:
-Abenduak 21, ostirala: Sormen tailerra, 16:30etik 18:30era, Gaztelekuan. HHko umeek heldu batekin joan beharko dute. Elur bola eskulana egiteko kristalezko tarro bat eraman beharko da (200 ml), tapa eta guzti.
-Abenduak 24, astelehena: Olentzerori ongietorria egingo diete, 18:30 inguruan. Lauiturrietan elkartuko dira baserritarrez jantzita, eta ondoren, denak batera plazara joango dira.
-Abenduak 26, asteazkena:Ganbaran antzezlana, 3 urtetik gorako haurrentzat. 18:00etan izango da emanaldia, Kultur Etxeko areto nagusian.
-Urtarrilak 3, astelehena: Zinema euskaraz: Rio filma, 17:30etik 18:30era, Kultur Etxeko areto nagusian.