Zestoan ari dira grabatzen egunotan 'Ventajas de viajar en tren' filma

Zestoako Hitza 2018ko abenduaren 18a

Arozenan ari dira lanean, atzo eta gaur, Aritz Moreno zuzendariaren lehen film luzea izango denaren eszenak grabatzen.

Zestoako Arozena hotela zena zinema plato bihurtu dute egunotan. Ventajas de viajar en tren filma ari dira grabatzen bertan; atzo hasi ziren lanean eta gaur jarraituko dute. Aritz Moreno zuzendari donostiarraren lehen film luzea izango da Ventajas de viajar en tren; Antonio Orejudo idazlearen izenburu bereko liburua moldatu du zinemarako Morenok. Aktore ezagunak ari dira filmean parte hartzen, besteak beste, Luis Tosar, Pilar Castro edota Ernesto Alterio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide