Emakumeak babesteko herri harresiarekin bat egin du Zestoako Portale kulturguneak

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 18a

'Jar gaitezen euren oinetan. Sinesten dizugulako, elkartasunari erasorik ez' lelopean deitu dute kontzentrazioa. Plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Portaleko kideak. (Portale) Emakumeak babesteko herri harresia eraikiko dute larunbatean Zestoan, eta Portale kultur elkarteak egitasmoarekin bat egin du. Jar gaitezen euren oinetan. Sinesten dizugulako, elkartasunari erasorik ez lelopean deitu dute kontzentrazioa. Plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan. Portaleko kideek diotenez, Zestoa ez da biolentzia matxistatik libre: "Zestoan badira emakume erasotu bati babesa eta elkartasuna emateagatik salaketa jaso duten hainbat pertsona". Horiek esan dutenez, bat egiten dute Txoko Feministak kaleratutako testuan dionarekin: "Elkartasuna ez da delitua eta ezin da kriminalizatu". Portaleko kideek argi dute: "Sinetsita gaude oraindik ere pauso asko geratzen direla gizarte eta sistema judizial patriarkalarekin amaitzeko, baina ezin dugu ez ikusiarena egin. Gurea aletxoa jartzea beharrezkoa iruditzen zaigu". Portale kulturguneko langileek larunbatean plazara bertaratzeko deia egin diete herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide