Anari. (Gorka Beunza)
Badoan urtea agurtzeko eta datorrenari harrera egiteko egitarau oparoa prestatu du Zestoako Portale kultur elkarteak. Abenduaren 19tik urtarrilaren 4ra bitartean, lau hitzordu prestatu dituzte Portalekoek.
Musikarekin ireki eta musikarekin itxiko dute datozen asteetako eskaintza. Datorren asteazkenean, hilak 19, Anari musikari azkoitiarra izango da Portalen. 20:00etan hasita, Mikel Lizarralde
Berriako kazetariarekin solasean ariko da lehendabizi Anari, eta bakarkako emanaldia egingo du ondoren. Urtarrilaren 4an, berriz, herriko Rodeo taldekoak izango dira kultur elkartean ariko direnak, 19:00etan hasiko den kontzertu akustikoa eskainiz.
Abenduaren 28a muslarien topaleku bihurtuko da kultur elkartea, I. Portale Mus Txapelketa antolatu baitute egun horretarako. 22:30ean hasiko da txapelketa eta 22:00etan irekiko dute izen-ematea; bikoteko 20 euro ordaindu beharko dute parte-hartzaileek.
Urtarrilaren 2an, berriz, liburu aurkezpena izango dute Portalen. Jokin Urain idazle eta preso ohiak
Amaren etxea aurkeztuko du bertan, presoen ehun testigantza inguru jasota argitaratu berri duen liburua. 19:00etan hasiko aurkezpen ekitaldia.