Eguberriak gero eta hurbilago daude, eta sasoi horren atarian, Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak antolatu ditu Zestoako Gaztelekuak. Adin ezberdinetako gaztetxoek izango dute saio horietan parte hartzeko aukera, mailaka banatuta. Gaur, –abenduak 13– eta hilaren 20an, hirugarren ziklokoen txanda izango da; bihar eta etzi -abenduak 14 eta 15–, DBHko ikasleena; eta abenduaren 18an, lehen eta bigarren ziklokoena. Tailerrean parte hartu nahi duenak aurrez izena eman behar du 688 684 029 telefonoan edo gazteria@zestoa.eus helbidean.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide