Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Danbolinzulo Zestoako kultur elkarteak Danbolin aldizkariaren 200. zenbakia argitaratuko du hil honetan, eta hori ospatzeko festa antolatu du hango AEKrekin batera. Era berean, hilaren 3an izan zen Euskararen Naziaorteko Eguna ospatzeko ere baliatuko dute egitasmoa. Hilaren 15ean, larunbatean, 12:30ean elkartuko dira plazako arkupeetan. Besteak beste, kantu saioa egingo dute Monik Valorren, Aizpea Aristiren eta Jagoba Astiazaranen eskutik, eta herriko taldeek ere parte hartuko dute ekitaldian. Horrez gain, ardo dastaketa egingo dute eguerdian, eta bertaratzen direnek saltxitxa pintxoak dastatu ahal izango dute.