Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amaia Agirre eta Xebastian Lizaso bertsolariek saioa eskaini dute gaur goizean Zestoako San Juan egoitzan. Aurrez Azpeitiko eta Azkoitiko adinekoen egoitzei bezala, gaur Zestoako egoitzari egokitu zaio aurtengo Adin-Adin egitasmoaren barruko saioa hartzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk laugarren urtez jarraian antolatu duten programa da Adin-Adin, bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetzeko eta gaitasun psikoemozionalak lantzeko helburuarekin.
Zestoan, iazko saioan iragarrita zegoen baina joaterik izan ez zuen Lizasok gaurkoarekin joan den urtekoak eta aurtengoak enpazteko ahalegina agindu die egoiliarrei sarrerakoan; Agirrek, berriz, Mari Domingirekin eta Olentzerorekin alderatu ditu bere burua eta azpeitiarrarena, Gabonetarako dekorazioa pronto zuen gela gaitzat hartuta. Egoiliarrek, langileek eta senideek txaloka eskertu dute bertsolarien jarduna.
Beheko bideoan eta argazkietan ikus daitezke saioaren una batzuk:
https://www.youtube.com/watch?v=wL1cSk5NWgQ&feature=youtu.be