Bihar zabalduko dute Zestoa eta Endoia arteko bidea

Zestoako Hitza 2018ko abenduaren 11

  Duela hilabete batzuk Zestoa eta Endoia lotzen dituen bidean lur-jausia izan zen, eta joan den hilaren 28an hasi ziren hura konpontzen. Ordutik itxita izan da errepidea. Dena den, gaur amaituko dituzte lanak, eta bihartik –asteazkena– aurrera Baltzola baserritik Potzualde baserrira doan bidea zabalik izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide