Iazko Zestoako erregeen kabalgatako irudia. (Mailo Oiarzabal)
Ohi bezala, erregeen kabalgata egingo dute urtarrilaren 5ean Zestoan. Dagoeneko hasiak dira kabalgata antolatzen, eta antortxak eramaten dituzten pajeen taldea egonkorra ez denez, gurasoei nahiz helduei bertan parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek. Paje asko behar direla azaldu dute, eta parte hartu nahi dutenek 650 966 698 (Marijo) telefonora deitu behar dute.